J.A.P. 55 urteko Portugaleteko bizilaguna beste bost lagunekin zen Peñas Rociasen mendi txangoa egitera joanda, 200 metroko altueratik amildu denean.
Arratsaldeko hirurak aldera iritsi da Kantabriako Gobernuaren erreskateko helikopteroa, baina dagoeneko hilda zegoen. Erreskate taldeko kideek uste dute erori eta segituan hil dela, garezurra hautsita baitzuen.
Santanderko aireportura eraman dute hilotza.
Ezbeharra
Portugaleteko bizilagun bat hil da Kantabrian, mendian erorita
Portugaleteko (Bizkaia) 55 urteko gizonezko bat hil da Peñas Rocias mendian (Kantabria, Espainia), 200 metroko altueratik amilduta. Erreskate taldeetako kideen arabera, erori eta segituan hil da kolpearen ondorioz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu