Palentzia iparraldeko errepide batean izan zen istripua, P-225 errepidean. Antza, errepidean bizikletan zihoan hamaika urteko haurra, eta furgoneta batek harrapatu egin zuen. Atzo arratsaldean izan zen, laurak aldera.
Istripuaren berri izatean, larrialdi zerbitzuek Guardia Zibilari pasatu zioten abisua. Helikoptero sanitario bat bidali zuten ezbeharra jazo zen lekura, haurra suspertzeko beharrezko materialarekin hornituta. Hainbat saialdiren ondoren, ordea, ezin izan zuten ezer egin haurra suspertzeko.