Abuztuaren 18an, goizeko 07:30ak inguruan, garbiketa zerbitzuko langileek Portugaleteko Manuel Calvo Zeharbidean, txosnetatik hurbil, pertsona baten gorpua aurkitu zuten. Udaltzainek behatu zuten aurrena hilotza, baina arma zuriz egindako zauriak zituela ikustean, Ertzaintzari eman zioten aurkikuntzaren berri.
Momentu horretatik aurrera EAEko Poliziak ikerketa hasi zuen hiltzailea eta biktima identifikatzeko. Egun horretan biktima identifikatzea lortu zuten: 51 urteko J.B.M., Barakaldokoa.
JL.M.A. aurkitu ahal izateko, jai eremuan lan egin zuten pertsonak eta inguruko bizilagunak galdekatu zituen Ertzaintzak. Horrela, hildakoarekin gau osoan ibili zen pertsona identifikatzea lortu zuten.
Deskripzioa Ezkerraldeko Ertzaintzako komisaldegi guztietara bidali zuten, ustez hiltzailea inguru horretakoa zelako. Argazki batzuei esker lekuko batzuek hildakoarekin gau horretan egon zen pertsona zela adierazi zuten eta batzuek hilketa baino momentu batzuk lehenago eztabaidan ibili zirela ere esan zuten.
Atzo eguerdian Sestaoko Benedicta Parkean atxilotu zuten susmagarria. Frogatu dutenez,jabetzaren aurkako delituengatik Ertzaintzak baten baino gehiagotan atxilotu izan du aurretik ere,eta Espainiako Poliziak hamabi aldiz atxilotu du; horietako batean, 1995. urtean hilketa leporatu zion. Antza denez, emakume bat sastatu eta gero errekara bota zuen.
Hilketa
Portugaleteko jaietan txosnetan hilda agertu zen gizonaren ustezko hiltzailea atxilotu du Ertzaintzak
Ertzaintzak atzo eguerdian atxilotu zuen JL.M.A. 38 urteko Sestaoko (Bizkaia) bizilaguna, Portugaleteko jaietan gertatu zen hilketaren egilea delakoan. Garbitzaileek J.B.M-ren gorpua jai eremuan aurkitu zuten arma zuriz egindako zauriekin. Atxilotua eta biktima gau osoan zehar batera ikusi zituen jendeak eta gorpua aurkitu baino apur bat lehenago eztabaidatzen ikusi zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu