Zuriñe S.F. Portugaleteko 23 urteko neska larunbat goizetik desagertuta dagoela salatu du haren familiak. Atzo gaztearen autoa bizi zen etxebizitzatik 500 metrotara aurkitu dute. Amak adierazi du bere ustez Kanadan dagoela neska, honen mutil-lagunak behartuta. Gizonezkoa Basauriko (Bizkaia) espetxean egon da preso eta kalera irteteko baimena jaso berri.
Amak jakinarazi du bere alaba lantokira abiatu zela etxetik baina ez zela iritsi. Haren arabera, alabaren bikotekideak lantokira deitu zuen, neska-laguna ez zela joango esateko. Familiak dio mutilak gero Madrilen dirua atera zuela emakumearen txartelarekin.
Gizartea
Portugaleteko neska bat desagertu dela salatu dute
Familiak dio mutil-lagunak Kanadara joatea behartu duela. 23 urte ditu emakumeak. Haren autoa bere etxebizitzatik 500 metrotara aurkitu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu