Migrazioak. Erreskate ontziak

Porturatzeko baimenaren zain, Siziliarantz abiatu da 'Aita Mari' ontzia

Itsasontziak 78 migratzaile daramatza ostegunetik. Eguraldiaren aurreikuspenek denborale bat iragarri dutenez, segurtasuna bermatzeko Maltako uretatik urruntzen hasi da Italiakoetan sartzeko.

'Aita Mari' ontziak erreskatatutako migratzaile batzuk, ontzi barruan, herenegun, erreskatatuak izan eta gutxira. JAVI JULIO / NERVIO FOTO
Igor Susaeta.
2019ko azaroaren 23a
16:52
Entzun

Itsas Salbamendu Humanitario GKE gobernuz kanpoko erakundearen ontziak Maltak edo Italiak lehorreratzeko baimena eman zain jarraitzen du. Bi herrialdeetako gobernuei egin die eskaera, eta azken orduetan jakinarazi dutenez, hango agintariekin koordinatuta ari dira lanean. Baina Iñigo Mijangos GKEaren presidenteak gaur adierazi duenez, «momentuz» baimenik gabe segitzen dute.

Mijangosen esanetan, bihar, «lehen orduan», iritsiko nahiko lukete Sizilia uhartearen (Italia) ekialdera. Adierazi du migratzaileak, «erlatiboki» bada ere, «egoera onean» daudela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.