Birusaren transmisioari dagozkion azken datuen berri eman dute Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Atzo, Osakidetzak eta Osasunbideak 6.584 diagnostiko proba egin zituzten COVID-19a detektatzeko, eta 268 kasu positibo atzeman zituzten horietan. Hala, positiboen ehunekoa %4 izan zen Hego Euskal Herrian, azken egunetako batez bestekoaren gainetik.
Lurraldez lurralde, Gipuzkoan, 89 kasu detektatu dira; Bizkaian, 87; Nafarroan, 51; eta Araban, 32.
Hegoaldeko osasun sistemek argitaratutako informazioaren arabera, une honetan, guztira, 119 lagun daude gaitzagatik erietxeraturik, bezperan baino bost gutxiago. Zehazki, horietako 78 gela arruntetan daude, eta ZIUetan, berriz, 41 daude.