Berriro egin du gora egun bakarrean detektatutako positibo kopuruak, eta 400 kasuren langa gainditu du Hegoaldean. Osakidetzak eta Osasunbideak 9.975 test egin zituzten atzo birusa atzemateko, eta 469 kutsatu zenbatu zituzten. Hala, positiboen portzentajea %4,7 izan da. Kutsatuen kurba lautzen ari dela sumatzen hasi zen duela egun batzuk, eta gaurko datuek joera hori berresten dute.
Lurraldeka, Bizkaian atzeman dituzte kasu gehien: 204 zenbatu dituzte; Gipuzkoan, 133; Nafarroan, 79, eta Araban, 45.