Positiboen ehunekoa %1,8 da Hego Euskal Herrian

Beste 178 kasu atzeman dituzte 9.659 proba diagnostikoetan.

Emakume bat Azpeitiko kaleetan (Gipuzkoa) ibiltzen. JON URBE/ FOKU
edurne begiristain
2021eko ekainaren 15a
13:10
Entzun

Birusaren transmisioa arintzeko bidean dago oraindik ere, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak jakinarazitako datuek erakusten dutenez. Egun bakarrean zenbatutako COVID-19 kasu kopurua beste behin kokatu da 200dik behera; hain justu ere, atzo 178 positibo atzeman zituzten. Zehazki, Osakidetzak eta Osasunbideak 9.659 diagnostiko proba egin zituzten atzo, eta horien guztien %1,8k eman zuten positibo.

Atzo atzemandako positiboen gaineko datuak lurraldez lurralde aztertuta, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako informazioaren arabera, Bizkaian 83 kasu zenbatu zituzten; Nafarroan, 36; Gipuzkoan, 35; eta Araban, 20.

Osakidetzak emandako datuen arabera, atzo 30 lagun sartu zituzten ospitaleetan COVID-19aren sintomak larriagoturik. Oraintxe, Osakidetzaren menpeko ospitaleetako geletan 96 daude, eta ZIUetan, berriz, 59.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.