Positiboen ehunekoa %3,2 da Hego Euskal Herrian

Osasunbideak eta Osakidetzak 11.247 proba egin dituzte COVID-19a atzemateko, eta 368 kutsatu zenbatu. Hegoaldeko ZIUetan 104 lagun daude birusarekin erietxeratuta.

Osasun langile bat antigenoen proba egiten Zarautzen (Gipuzkoa), artxiboko irudi batean. GORKA RUBIO/ FOKU
2021eko ekainaren 3a
12:51
Entzun

Hego Euskal Herrian egun bakarrean zenbatutako positibo kopuruak behera egin du; zehazki, beste 368 kasu positibo atzeman zituzten atzoko testetan. Guztira, 11.247 diagnostiko proba egin ziren Hegoaldean, eta, beraz, %3,2 izan zen positiboen portzentajea. Hain zuzen ere, OME Osasunaren Munduko Erakundeak gehienezko mugarritzat ezarria duen langatik beherakoa da, beste behin. Osakidetzak egindakoetan %3,3 da datua; Osasunbideak egindakoetan, %3.

Hegoaldeko lurraldeak banan-banan aztertuta, Bizkaian 158 positibo atzeman ziren atzo; Gipuzkoan, 91; Nafarroan, 67, eta Araban 41.

Ospitaleei begira, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak jakinarazi dute atzo 41 lagun erietxeratu zituztela COVID-19aren sintomak larriagotuta. Gainera, zehaztu dute oraintxe bertan 104 lagun direla ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan, bezperan baino bi gehiago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.