Lan istripua

Postari bat hil da, lanean ari zela motorrarekin izandako istripuaren ondorioz

Algortako (Bizkaia) bulegoko Juan Ignacio Sanchez Conde postaria hil zen astelehenean, gutun banaketan ari zela motorrarekin izandako istripu baten ondorioz. Ezbeharra uztailaren 16an izan zuen postariak, eta ia hilabetez larri egon ondoren, abuztuaren 9an hil zen. ELA, LAB, ESK, UGT eta CCOO sindikatuek deituta, lan istripu hori salatzeko elkarretaratzeak egin dituzte gaur Bizkaiko postako langileek.

2004ko abuztuaren 12a
16:49
Entzun
Bizkaiko hainbat posta bulegoren atarietan egin dituzte elkarreratzeak langileek.

Hain zuzen ere, postarien artean lan istripuak "izurri" bat direla salatu dute, eta zuzendaritzak ez duela Lan Arriskuen Prebentziorako Legea betetzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.