Politika

PP epaitegietara eramateko prest agertu da Patxi Lopez

"Alderdiaren duintasunaren eta ohorearen defentsan" epaitegietara jotzeko prest agertu da gaur Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusia. Haserre hitz egin du Lopezek eta PPri ohartarazi dio bat bera gehiago ez duela pasako: "PPk Orain arte moduan PSE-EEren eta bere militanteen aurkako iranekin jarraitzen badu" popularrekin harremanak hausteko prest agertu da.

2006ko uztailaren 15a
17:42
Entzun
Alderdi sozialistaren lehen taldea Bilbon sortu zela 120 urte bete direla ospatzeko Bizkaiko hiriburuan izan da gaur Lopez eta bertan egin ditu adierazpenok, oso haserre. "Traidoretzat jo gaituzte, terroristen aurrean men egitea egotzi digute, auzitegietara eraman gaituzte, Francoren eta Hitlerekin konparatu gaituzte eta gainera, orain, webgunean larrosaren sinboloa ETAren sugearekin lotu dute".

PPren webgunean zintzilikatu duten bideo bati buruz aritu da Lopez. Bideoa Miguel Angel Blanco Ermuko PPko zinegotziaren kontrako erasoarekin hasten da eta Batasunaren eta PSE-EEren arteko bileraren irudien ostean PSOEren larrosa agertzen da suge batez inguratuta.

Lopezen hitzetan PPri bost axola zaio prozesuak porrot egiten duen ala ez. Beraien helburu bakarra "PSOEren aurka egitea da", azpimarratu du. Lopezek azaldu du PPk, PSE-EE soilik eraman duela epaitegierata Batasunarekin biltzeagatik, eta ez gauza bera egin duten gainerako alderdiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.