Politika
PP-PSOE itunaren ondoriok deuseztu behar direla dio Otegik
PP-PSOE itunean aldaketak izan direla nabaritu du Batasunak, alegia Espainiako Gobernua Itun horretatik urrundu egin dela. Baina, hala ere, haren ondorioek bere horretan jarraitzen dutela azpimarratu du Batasuneko bozeramaile Arnaldo Otegik. "Orain, itun horrek ekarritako ondorioak desaktibatu behar dira, itun horren helburu politikoa desaktibatu behar da". Gaineratu duenez, Euskal Herria onartu eta hark erabakitzen duena errespetatzea da "prozesua beste agertoki batetara iristeko" eman beharrezko pausoa.
Batasuneko bozeramaile Arnaldo Otegiren iritzian, orain, eragileen arteko mahaia sortu behar da. Akordio Politikoa lortzeko ardura alderdi, sindikatu eta eragile sozialena dela azpimarratu du, eta mahaian esertzeko prest ote dauden galdetu die gainerako alderdiei. Izan ere, Batasunaren ustez garrantzitsuena ez da "ETA eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioa".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu