Alfonso Alonso PPko Espainiako Kongresuko bozeramaileak esan du gobernuak ez duela euskal presoak hurbiltzeko asmorik. "Sakabanaketak segitu egingo du ETA dagoen artean", adierazi du gaur. "Mezu argi" hori eman nahi izan dio ETAri, eta gaineratu du erakunde armatua uzten duten presoak "bergizarteratzeko bide bat" egon daitekeela.
Alonsoren arabera, "delitua" egin duten erakundeetako preso denekin ezartzen dutela sakabanaketa politika.