euskal herria

PPk 24 proiektu "estrategiko" blindatzeko gonbidapena luzatu die EAJ eta PSEri

Basagoitiren ustez proiektu hauek "erabakigarriak" dira; txostenaren helburua Bilduk "betoa" jartzeko aukerarik ez izatea da. Lopezek "interes handiz" aztertuko du proposamena.

2011ko uztailaren 26a
16:39
Entzun

PPk 24 proiektu "estrategiko" blindatzeko gonbidapena luzatu die EAJ eta PSEri.

EAEko PPko presidente Antonio Basagoitik EAJ eta PSEri bidalitako txostena aurkeztu du gaur. Txostenen honen helburua 24 proiektu "estrategiko" blindatzeko akordio batetara iristea da, Basagoitiren ustez, proiektu hauek gelditzeko arriskuan baitaude Bilduk maiatzaren 22o hauteskundeetan lortu zuen botere instituzionalaren erruz.

Txostenak "Euskadiren Garapen Ekonomiko eta Sozialerako proiektuak bermatzeko proposamena" izena du; proiektu horien artean daude Abiadura Handiko Trena, Donostiako metroa, kutxen fusioa, Donostia kulturaren hiriburu izatearen planifikazioa... PPk Bilduren "betoa" ekidin nahi du proiektu "erabakigarriak" direla uste duelako.

Txostenak indar berezia jartzen du Gipuzkoan. Basagoitiren esanetan Bilduk garapena eta modernitatea ukatzen ditu; "Euskadi erromatar aurreko garaiko herrixka bezala ikusten dute, idi gurdien garaira itzuli nahi dute".

Hiru alderdien hauteskunde programaren arabera osatutako dokumentua da, PPko presidenteak EAJ eta PSEri eskatu die udara honetan biltzeko eta ekarpenak egiteko, akordioa lortzeko "behar beste aldaketa" egin daitezkeela esan du.

Iniziatiba hau Basagoitik berak proposatu zuen udalen osaketa egin zenean, ekainaren 11ean; orduan oso harrera hotza izan zuen EAJ eta PSEko zuzendaritzen artean.

Lehendakariak "interes handiz" aztertuko du proposamena

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Idoia Mendiak esan du Patxi Lopez lehendakariak "interes handiz" aztertuko duela PPren proposamena.

Mendiak argitu du Lopezek ez duela oraindik txostena jaso baina gogoratu du Lopezek berak ere proposatu zuela honen moduko akordio batetara iristea, hiru alderdiek herrialdearen "proiektu handien" ingruko iritzi bera baitute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.