Araban ere Foru Aldundian agintzen ari denak aurrera aterako ditu 2012ko aurrekontuak: PPk. Izan ere, EAJk iragarri du bozketan abstenitu egingo dela bihar Batzar Nagusietan egingo den bozketan. Erabakiaren berri eman ondoren argudiatu duenez, erantzukizunagatik hartu du erabakia EAJk. Ez duela horrek esan nahi onartzen dituztenik edo ezer negoziatu dutenik gaineratu du Ramiro Gonzalez Batzar Nagusietako EAJren bozeramaileak: "Hobe da aurrekontu txarrak izatea, aurrekonturik ez izatea baino", adierazi du.
Gipuzkoan Bilduk EAJrekin lehengo astean itxi zuen aurrekontuen akordioa, eta Bizkaian EAJk PPrekin lortu du ados jartzea. Nafarroan UPN eta PSN elkarrekin ari dira gobernatzen, gehiengoa osoarekin, eta bien artean onartuko dituzte aurrekontuak.