EspainiakoGorteetarako hauteskundeak. Alderdien kanpaina

PPk dio Amaiurren ideia politikoak «askatasunaren aurkakoak» direla

Jose Eugenio Azpiroz hautagaiak salatu du koalizio abertzaleak ideia «totalitarioak» babesten dituela

Erredakzioa
2011ko azaroaren 9a
00:00
Entzun
Egoera ekonomikoa hobetzeko «makila magikorik» ez daukatela eta gizartearen arazoak konpontzeko soiltasuna eta erreformak beharrezkoak direla adierazi zuen atzo Antonio Basagoiti EAEko PPren buruak. Leopoldo Barreda Espainiako Kongresurako Bizkaiko zerrendaburuak eta Jose Eugenio Azpiroz Gipuzkoakoak Bilbon egin zuten agerraldian izan zen Basagoiti.Hauteskundeak irabaziz gero bere alderdiak babestuko dituen hiru zutabeak nabarmendu zituen: enplegua, ekonomia berreskuratzea eta elkar bizikidetza.

Azken hori defenditzeko, alderdi abertzaleen proiektu politikoei egin zieten eraso bi zerrendaburuek. «Zatiketaren» eta «tentsioaren» alde egitea egotzi zion Barredak EAJri. «Demokraziari baldintzak» eskatu aurretik, ETAren «baldintzarik gabeko disoluzioa» eskatu zien Amaiurrekoei.

Azpiroz ere koalizio abertzalearen proiektuaren kontra azaldu zen, baina Bizkaiko zerrendaburuak baino hitz gogorragoak erabili zituen. Amaiurrekoek ideia «totalitarioak» babesten dituztela salatu zuen. «Errua guztiona da. Beti esan dugu indarkeriarik gabe denak balio duela, baina nik ez dut horrela pentsatzen. Indarkeriarik gabe ezin dira herritarren askatasunaren eta adierazpen eskubidearen aurka dauden ideia politikoak inposatu. Amaiurrek hori ordezkatzen du».

Koalizioak lor dezakeen ordezkaritza «bozgorailu erraldoia» izatearekin «kezkatuta» agertu zen Gipuzkoako zerrendaburua. Herritar askoren askatasuna «ito» egingo dela uste du.

«Gakoa», sistema energetikoa

Nafarroan, berriz, sistema energetiko «merke eta garbia» sustatzeak enplegua sortzerako orduan daukan garrantzia nabarmendu zuen Casrlos Salvador Kongresurako UPN-PP koalizioko zerrendaburuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.