politika

PPk egonkortasunerako akordioa proposatu die PSEri eta EAJri

Antonio Basagoiti PPko presidenteak "Euskadi ez geratzeko, datozen urteetan ekimen handiak aurrera ateratzeko" akordioa proposatu die EAJri eta PSEri.

2013ko apirilaren 27a
18:11
Entzun

Jaurlaritzan EAJ gutxiengoan gobernatzen, eta "PSEk eta EH Bilduk herria blokeatzeko duten itunaren aurrean" PP, PSE eta EAJren arteko akordioa proposatu du Antonio Basagoitik. PPko buruak uste du Urkullu lehendakaria "gertakariek gaindituta" daukatela. Horren aurrean, Urkulluri dagokio  "ekimena izatea akordioak bilatzeko eta karguari dagokion mailan egoteko". PP hor egongo dela azaldu du, "zorrotz baina parte hartzeko prest".

PPk Jaurlaritzak proposatu dituen erreformak babesten dituela esan du, eta "alderdi bakarra" dela "erabaki mingarriak" hartzen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.