EAE-ko hauteskundeak

PPk eskua luzatu dio EAJri, baina oposiziotik

"Unean uneko akordioen" bidez Jaurlaritza babesteko prest azaldu da. Gobernua osatzeari begira, alderdiekin abaitutako bilera sorta amaitu du EAJk.

/ Luis Jauregialtzo ( Argazki Press). ALONSO, LLANOS ETA SENPE, SABIN ETXEKO ATARIAN
Berria.eus
2016ko urriaren 4a
07:15
Entzun

EAJri eskua luzatu dio EAEko PPk, eta "unean uneko akordioen" bidez Jaurlaritza babesteko prest azaldu da. Alfonso Alonso Araba, Bizkai eta Gipuzkoako popularren presidenteak azaldu du gobernua babesteko prestasuna izan arren, haiek oposiziotik jardungo dutela. Alonsok azpimarratu du PPren helburua dela alderdi horrek EAEn duen tokia "finkatzea". "Gu gara, abertzaleen aurrean, alternatiba konstituzionalista [espainiar] bakarra".

Eusko Jaurlaritza osatzeari begira EAJk abiatutako bilera sortaren barruan bildu dira bi alderdietako ordezkariak gaur, EAJren egoitzan, Bilboko Sabin Etxean. Jeltzaleen aldetik parte hartu dute Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidenteak eta Iñigo Urkullu lehendakarigaiak, eta PPkoen aldetik Alfonso Alonso presidenteak, Nerea Llanos idazkari nagusiak eta Borja Senper Eusko Legebiltzarreko PPren bozeramaileak.

Aurreko astean, EH Bilduko eta Elkarrekin Podemoseko buruzagiekin bildu ziren alderdi jeltzaleko buruzagiak, eta, atzo, PSE-EErekin.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.