2014ko aurrekontuak

PPk eta EAJk atzera bota dituzte Araban aurrekontuei aurkeztutako osoko zuzenketak

Elkarrekin adostutako akordioa baliatu dute.

2013ko abenduaren 13a
15:10
Entzun

Bilduk, PSE-EEk eta Ezker Batuak aurkeztu zizkioten osoko zuzenketak Arabako 2014ko aurrekontu proiektuari. PPk ez du gehiengoa Batzar Nagusietan, baina gaur EAJren babesarekin bota ditu osoko zuzenketak atzera. Bi alderdi horiek aurrekontuak adostu zituzten aurreko astean. 415,6 milioi euroren aurrekontuak adostu dituzte.

PPk hamasei ordezkari ditu Batzar Nagusietan, EAJk hamahiru, Bilduk 11, PSE-EEk bederatzi eta EBk bi. EAJren babesarekin arazorik ez du izango PPk aurrekontuak onartzeko, aurten 2012ko aurrekontuak luzatuta gobernatu eta gero. Datorren astean zuzenketa partzialak eztabaidatuko dituzte Batzar Nagusietan. 450 aurkeztu dituzte, eta ostiralean aurrekontuak bozkatuko dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.