EAEko aurrekontuak

PPk eta EHAK-k osoko zuzenketa bana aurkeztuko die Jaurlaritzaren aurrekontu proposamenari

Jaurlaritzak 2006rako egindako aurrekontu proposamenari osoko zuzenketa bana aurkeztuko die PPk, eta EHAK-k. PPk esan du Lakuaren aurrekontu proposamenak aurrekoen ildoa jarraitzen duela, alderdikoia dela, eta inbertsio gutxiegi aurreikusten dituela. EHAK-k bestelako arrazoiak eman ditu: eraikuntza nazionalean eta gizarte eraikuntzan sakoneko desadostasunak dituztela. Hala ere, bi taldeek azaldu dute, ez dutela baztertzen Jaurlaritzarekin akordioa lortzea.

2005eko azaroaren 22a
17:37
Entzun
PPren bozeramaile Leopoldo Barredak esan du zuzenketa aurkezteko asmoa dutela. Hala ere, Eusko Jaurlaritzaren jarrera aldeka ikusi dutela azpimarratu du. Izan ere, azpimarratu duenez, Jaurlaritza saiatu egin da gerturatzen, "nahiz eta proposamen honekin ezinezkoa izan den", azaldu du.

Gustatzen ez zaizkien gauzetan honakoak aipatu ditu: "Batasunarekin aurreko legegintzaldian hartutako konpromisoak mantentzea", esate baterako Udalbiltzari dirua ematea, eta euskal presoen senideentzat partida egotea.

Hala ere, azpimarratu du, ez dutela baztertzen Jaurlaritzarekin akordio batetara iristea.

EHAK-k aldiz, bestelako arrazoiak eman ditu. Esan dute, nazio eraikuntzan eta gizartea eraikuntzan sakoneko desadostasunak dituztela Lakuaren proposamenarekin. Karmele Berasategik azaldu duenez, uste dute Jaurlaritzak oraindik ere egingo dituela saioak posturak gerturatzeko. Besteak beste, osasunean eta euskalduntzean ez daudela proposamenarekin ados jakinarazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.