Politika

PPk eta PSE-EEk hitzarmena egin dute Arabako Batzar Nagusietako presidentea hautatzeko

Juan Antonio Zarate (PP) aukeratu dute lehendakari. Lehendakariorde, berriz, PSE-EEko Eva Jimenez hautatu dute. Maria Jesus Agirre bigarren lehendakariorde da hirukoaren botoei esker.

2007ko ekainaren 20a
14:59
Entzun
Arabako Batzar Nagusietako agintariak aukeratzeko akordiora iritsi dira PP eta PSE-EE. Horrela, PPko Juan Antonio Zarate aukeratuk dute Batzar Nagusietako lehendakari aipatutako bi alderdi horien botoekin. Lehendakariordetza, berriz, Eva Jimenezek eskuratu du, bi indar horien babesarekin.

Aldiz, Jaurlaritzako hirukoa osatzen duten alderdiek (EAJ, EA eta EB) bat egin dute Maria Jesus Agirre jeltzalea bigarren lehendakariorde izan dadin. Idazkarietako bat PPkoa izango da eta beste EBkoa. Horrenbestez, EA eta EAE-ANV Batzar Nagusietako mahaitik kanpo geratuko dira.

Baliogabetzeen ondorioz, bere ordezkaritza murriztuta dagoela salatu du EAE-ANVk Batzar Nagusiak eratzeko ekitaldian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.