EAEKo hauteskundeak

PPk eta PSOEk "autogobernuarekin duten konpromiso ezak" zalantzak sortzen dituela dio Imazek

EAJko EBBko presidente Josu Jon Imazek EAEko ekonomiari buruzko azterketa egin du gaur, Bilbon, eta esan dunez egoera ekonomikoa ona da "zalantzarik gabe". PPri eta PSOEri "datu faltsuak" erabiltzea leporatu die, ekonomia eta finantza alorrean "kezka" sortzeko. Azpimarratu du "kezkaren bat baldin badago, hori PPk eta PSOEk azaltzen duten konpromisorik eza" dela.

2005eko martxoaren 12a
14:13
Entzun
EAEko ekonomia eta finantza egoera "zalantzarik gabe" ona dela esan du Imazek, eta horretarako arrazoiak ekonomiaren dinamismoa, autogobernua eta Jaurlaritzaren kudeaketa direla esan du.

"Nolabaiteko arriskurik izatekotan, arrisku bakarra euskal autogobernuarekiko PPk eta PSOEk mantentzen duten jarrera izango genuke, bi alderdi horien lehentasuna, ez delako inolaz ere Euskadiren autogobernua. Eta EAJrentzat eta euskal hiritar gehienentzat, zenbat eta autogobernu gehiago, hainbat eta ongizate gehiago".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.