Ibarretxeren Plana

PPk eta PSOEK "biktimen mina" tresna politiko gisa erabiltzen dutela uste du Ibarretxek

Zenbait politikarik eta erakundek Ibarretxeren Planak "biktimak umiliatzen" dituztela esan dute egunotan, eta adierazpen horiek "minduta" agertu da Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakaria. Hain zuzen ere, bere zein Jaurlaritzaren ahalegin handienetako bat "giza eskubideak eta askatasunak babestea" dela adierazi du, eta "biktimen mina" tresna politiko gisa erabiltzea leporatu die PPri eta PSOEri.

2003ko urriaren 6a
12:39
Entzun
Bere proposamenaren helburuetako bat "askatasunak eta giza eskubideak" defenditzea dela azpimarratu du lehendakariak, eta hori, ezin dela auzitan jarri. "Biktimei babes eta elkartasun guztia ematen die Jaurlaritzak. Beste gauza bat da, biktima baten edo besteren iritzi politikoekin bat etortzea. Batzuekin ados egongo gara, eta beste batzuekin ez. Baina horrek ez du esan nahi gure erabateko babesa ez duenik", azaldu du Ibarretxek Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.

Ildo horretatik, PPri eta PSOEri "biktimen mina" tresna politiko gisa erabiltzea leporatu die lehendakariak: "PPri eskatu diot biktimen mina ez erabiltzeko proiektu demokratiko baten auka", esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.