euskal herria

PPk eta PSOEk testu bat adostu dute ETAren amaieraz

UPDk aurkeztutako mozioaren alternatiba gisa egin dute. EAJk eta CiUk bat egin dute testuarekin.

Peio Urzelai
2012ko otsailaren 21a
17:19
Entzun

PPk eta PSOEk ETAren amaierari buruzko testu bat hitzartu dute gaur. Adostutako testua gaur arratsaldean bozkatuko da Espainiako Kongresuan, UPDk aurkeztutako mozioaren alternatiba gisa. EAJk eta CiUk bat egin dute testuarekin.

Testuaren lehen puntua ETAren jarduera armatuaren amaiera aitortzeko da, eta nabarmentzeko “demokraziaren garaipenaren” ondorio izan dela. Bigarren puntuan, dei egingo diote Espaiiako Gobernuari Eusko Jaurlaritzarekin, Nafarroako Gobernuarekin eta “indar demokratikoekin” hitz egiteko.

Elkarrizketa horren lehen helburua “ETAri behin betiko eta baldintzarik gabe desegiteko” eskatzea da. Bigarren helburua “terrorismoaren biktimen” aldeko konpromisoa indartzea, eta hirugarren helburua “elkarbizitza sozialaren aldeko ahaleginak sustatzea”. Ez da aipatzen espetxe politika malgutu beharra, edo antzekorik.

Dokumentuaren negoziaketan Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak, Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak, Leopoldo Barreda PPko diputatuak eta Ramon Jauregi diputatu sozialistak parte hartu dute.

EAJk eta CiUk sostengua eman diote PP eta PSOEren testuari. Josu Erkoreka diputatu jeltzaleak adierazi duenez, “testua zuzena eta orekatua” da eta “aurrerapauso garrantzitsu bat” dakar.

Azkenean, UPDk aurkeztutako mozioari eginiko zuzenketa PPk, PSOEk, CiUk, EAJk, CCk, UPNk, Foro Astuariasek, eta IU-ICV-EUiA-CHAk sinatu dute. UPDren esku dago zuzenketa bozkatzea edo ez. Kongresuko saioa 16:00etan hasiko da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.