Legebiltzarkidejeltzalearen iduriko "harrigarria" da azken zenbaketan PPk lehendabizikoan baino sei mila boto gehiago lortzea, eta arrazoi bat aurkitu dio:"Emaitza hori ez da egiazkoa, aktak jasotzerakoan indar falangisten botoak PPren aldeko bezala zenbatu baitituzte. Funtsean denak eskuinekoak dira, baina horrek ez du balio: falangearen botoak falangearentzat dira eta ez PPrentzat", salatu du.
Azken batean, Europako hauteskundeetan Espainiako Estatuan barruti bakarra egoteak Galeuscari kalte egin diola adierazi du Egibarrek, ezinezkoa zaielako eremu horretan guztian zenbaketa eta akta jasotzea kontrolatuko duten interbentoreak edukitzea.
Galeusca koalizioa EAJk, Kataluniako CiUk eta Galiziako BNGk osatu zuten, beste zenbait indarrekin. Lehen zenbaketaren arabera, hiru eurodiputatu eskuratu zituzten. Espainiako Hauteskunde Batzorde Zentralak, ordea, atzo eman zuen azken eta behin betiko zenbaketaren berri, eta, horren arabera, ordezkari bat galtzen du Galeuscak PPren mesedetan.
Europako hauteskundeak / Galeuscaren aulki galera
PPk Falangearen botoak beretzat kontatu dituela eta iruzurra egin duela susmatzen du Egibarrek
Joseba Egibar EAJko legebiltzarkidearen ustez, ekainaren 13ko Europako hauteskundeetako botoen azken kontaketan iruzurra gertatu da, eta horregatik galdu du Galeusca koalizioak hirugarren eurodiputatua. Egibarrek esan du iruditzen zaiola azken kontaketakoan falangeen botoak PPren aktetan zenbatu dituztela, eta horregatik eskuratu duela PPk beste eurodiputatu bat beren kaltetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu