uela lau urteko hauteskundeetan, Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan, Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan PP izan zen garaile nagusia. Hego Euskal Herrian, 471.000 botoen maila gainditu zuen. PPren gailurra da. Ondoko hauteskundeetan urruti gelditu da zifra horretatik. Adibidez, iaz, 2003ko foru hauteskundeetan, 348.305 boto eskuratu zituen PPk aipatutako lau lurraldeetan. EAJk ere emaitza onak eskuratu zituen 2000n, Espainiako Gorteetarako aurreko hauteskundeetako emaitzak hobetuz, bai botoetan bai aulkietan (bi diputatu eta bi senatari gehiago). Baina emaitzen gozotasuna PPren gehiengo osoak ozpindu zuen. Hasieratik argi gelditu zen Madrilgo Kongresuan ez zegoela jokorik EAJren diputatu taldearentzat. Horrela gertatu da azken lau urteotan. Ñabardurei so eginez, EAJk emaitzak hobeak lortu zituen Nafarroan Araban baino, lehenengoan diputaturik lortzeko aukerarik ez bazuen ere 6.000 boto gehiago eskuratu baitzuen eta Araban 2.000 boto inguru galdu baitzuen.
Gainontzeko alderdiek emaitza gorabeheratsuak izan zituzten. PP-UPNren igoera, neurri handi batean, PSE-EE eta PSNren jeitsieraren bizkar gertatu zen. Hala ere, PSE-PSN hirugarren indarra izan zen Hego Euskal Herrian, PP eta EAJren atzetik. Eusko Alkartasunak ozta ozta gainditu zuen 100.000 botoen mugara. Nafarroan izan ezik, beste lurraldeetan behera egin zuen Espainiako Gorteetarako aurreko hauteskundeekin alderatuta. Edozein modutan, EAk Gipuzkoako diputatuari eutsi zion.IU alderdiak emaitza kaskarrak izan zituen eta aurretik zituen bi diputatuak (Bizkaian eta Nafarroan) galdu zituen. Espainian izandako joera Euskal Herrian ere nabaritu zen. CDNk gainbeherari jarraitu zion eta sortu zenetik emaitza kaskarrenak eskuratu zituen, UPNren mesedetan.
EHk, abstentzioa
2000ko maiatzaren 12ko hauteskundeak ETAren su-etenaren hausturaren ondoren iritsi ziren. Aurreko bi hauteskundeak Euskal Herrian su-etenaren garaian gertatu ziren: 1998ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak eta 1999ko udal eta foru hauteskundeak. ETAren su-etena 1999 azaroan gelditu zen bertan behera, eta harrez geroztik alderdi abertzaleen artean hasitako elkarlana hautsiz joan zen. Inguru hartan, ezker abertzaleak (EHren siglen inguruan) hauteskundeetan parte ez hartzea eta abstentzio aktiboaren aldeko jarrera hartzea erabaki zuen, Espainia eta Frantziako instituzioetatik aldentzeko joaera bat nabarmentzeko helburuarekin.
EHk egindako aukera honen neurketa egitea ia ezinezkoa da, abstentzioaren baitan aktiboa izan zena kontatzeko modurik ez dagoelako. Edozein modutan Gipuzkoako datuek erakutsi zuten EHk eragindako abstentzioa HBk 1996an lortu zituen emaitzetara hurbildu zela. Bestalde, hauteskundeak Lizarra-Garaziko akordioaren garaiaren ondoren izan zirela kontuan harturik, EAJren igoeraren zati handi bat EHren hauteslegotik joandakoa zela pentsa daiteke.
PPk gailurra jo zuenekoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu