PSC izan da lehen indarra Bartzelonako udaletxean: 14 zinegotzi (-1) lortu ditu. CiUk gora egin du nabarmen, eta 12 zinegotzietara iritsi da (+3). PPk botoak galdu ditu baina zazpi zinegotziei eutsi die. Zinegotzi bana galdu dute azken urteotan PSCrekin batera agintean izan dira IC eta ERC, eta launa izango dituzte.
Tarragonan. Lleidan eta Gironan ere PSC izan da alderdirik bozkatuena.
Valentzian, PPko Rita Barberak handitu egin du gehiengo osoa, EU-Entesaren bi zinegotziak eskuratuta.
PPk gehiengo osoa galdu du Balearretan
PPk irabazi ditu hauteskundeak Balear Uharteetan, baina ez da ziurra haren zerrendaburu Jaume Matasek lehendakaritza eutsiko diola. Botoetan %44,7tik %46ra igo arren, diputatu bat galdu du PPk. Hamasei ditu PSIBek, sei PSOE-ExCk, lau Bloc per Mallorca koalizio abertzale-ezkertiarrak, hiruna UMk eta PSM-EVk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu