politika
PPk harreman guztiak hautsi ditu PSOEren gobernuarekin
Espainiako Kongresuan PPren mozioaren defentsa egiten ari zela bere alderdiak Gobernuarekin duen harremana oro hausten duela iragarri du Mariano Raxoik. PPk "lotsagarri" iritzi dio PSEren eta Batasunaren arteko bilerari. "Lotsagarrikeria" hori zuzentzen ez duen bitartean PPk jarreraz aldatzeko asmorik ez duela azpimarratu eta bere alderdik Espainiako Gobernuarekin duen harremana etentzat eman du Raxoik.
Espainiako Kongresuan talde parlamentarioek aurkeztutako ebazpenak eztabaidatzen ari dira gaur. Besteak beste, Batasunarekin elkarrizketa politikoa abiatzearen aurkako mozioa aurkaztu du PPk. Mariano Raxoik gidatzen duen alderdia bakarrik geratuko da ebazpen horren alde egiteko unean. Izan ere, Espainiako Kongresuko gainerako alderdiek aurka bozkatuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu