Iragarri zutena gertatu da gaur Espainiako Kongresuan, 2009ko aurrekontuen bozketan: UPNko diputatu batek bere alderdiaren erabakia bete du -Carlos Salvadorrek, abstentzioa- eta beste batek PPrekin bat egin du -Santiago Cerverak, PPk aurkeztutako osoko zuzenketaren alde-. Ondoren, PPk azaldu du harremanak eten dituela "UPNko gaurko zuzendaritzarekin". Eskertu egin du Cerveraren jarrera, eta arbuiatu Salvadorrena. Diziplina hausteagatik zigorra jarriko dio honi.
Bi alderdiek 1991n sinatu zuten ituna eta, PPren arabera, UPNk hautsi du bien arteko ituna. "Ezin dugu onartu honek une bakoitzean bere erabakia hartzea, bion arteko akordioak kontuan hartu gabe". UPNk atzera ez badu egiten, PPk dio "martxan" jarriko dela Nafarroan, bere irizpideek eta programek isla izan dezaten.
UPNk, aldiz, uste du eten hori "parentesia" izango dela, "bi alderdion artean desberdintasun ideologikorik ez dagoelako. Hamazazpi urteko ituna ezin da pikutara bidali". Alderdiak dio Cerverarekiko neurriak hartuko dituela, eta esan du "logikoena" hark Madrilgo eserlekua uztea litzatekeela, "batzarraren %90ak hartutako erabakiarekin ez datorrelako bat hura".
Hainbat iturriren arabera, azken unera arte negoziatzen aritu dira UPNko eta PPko buruzagitzak Espainiako aurrekontuen auzian dela eta bi alderdien artean sortu den haustura irudika ez zedin. Ahalegin horiek alferrikakoak izan dira, ordea, eta, azkenean, UPNko bi diputatuek boto desberdina eman dute aurrekontuen lehen bozketan.
Espainiako aurrekontuak
PPk harremanak eten ditu UPNrekin
Boto desberdina eman dute UPNko bi diputatuek, eta haustura irudikatu dute. Buruzagitzarekin bat eginez abstenitu egin da Carlos Salvador. Santiago Cerverak, aldiz, osoko zuzenketaren alde bozkatu du PPrekin bat eginez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu