Politika

PPk mozioa aurkeztu du Arabako Batzar Nagusietan, Jaurlaritzaren lege proposamena baztertzeko

Galdeketa proposamena “EAEko Autonomia Estatutuaren eta Espainiako Konstituzioaren aurka” dagoelako aurkeztu du mozioa, eta PSE-EEren laguntzarekin aurrera ateratzeko asmoa dauka.

2008ko maiatzaren 30a
14:00
Entzun
PPk Eusko Jaurlaritzaren herri galdeketarako lege proposamena baztertzeko mozioa aurkeztu du gaur Arabako Batzar Nagusietan. PPren arabera, lege proposamena "EAEko Autonomia Estatutuak eta Espainiako Konstituzioak dioenaren kontrakoa” da.Jaurlaritzak dio galdeketako emaitza ez da loteslea izango eta, beraz, lege proposamena "ez da erreferendum bidezko herri galdeketa" izango. Hori dela-eta, Espainiako Konstituzioaren mugen barruan dagoela iritzi dio Jaurlaritzak.

Javier de Andres Batzar Nagusietako PPko bozeramaileak azaldu duenez, mozioa PSE-EEren laguntzarekin atera nahi dute aurrera, biek Arabako Batzar Nagusietan gehiengoa osatzen baitute.

Mozio horrek hiru puntu jasotzen ditu. Lehenengoan, “EAEko Estatutuak eta Espainiako Konstituzioak zehazten duenaren kontra” dagoela esaten du. Bigarrengoan, batzar nagusiek “legearen eta Zuzenbide Estatuarekiko errespetua” berresteko eskatzen da, eta “alderdikeria eta jarrera interesdunak” bazterteko. Hirugarrengoan, mozioa onartuz gero, Xabier Agirre (EAJ) Arabako ahaldun nagusiak hori Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariari “pertsonalki eta astebeteko epean” igortzeko eskatzen diote.

PPko legebiltzarkide batek galdeketa orri bat puskatu du

Santiago Abascal PPko legebiltzarkideak Jaurlaritzak aurkeztutako galdeketa orri bat puskatu du gaur Eusko Legebiltzarrean, galdeketak euskal gizartea “Espainiako gizartetik banantzeko” asmoa daukala iritzi diola-eta. Lege proiektua "subiranotasun nazionalaren aurkako erronka eta erasoa” dela uste du Abascalek, eta "ETAren bermea" behar duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.