Eusko Jaurlaritzan "oposizio eraikitzailea" egiten jarraituko dutela esan du Oiarzabalek kargua berretsi ostean, baina ohartarazi du norbait "elkabizitza esparrua" aldatzen saiatzen baldin bada aurrean topatuko duela PP. Ana Salazar izango da Arabako PPren idazkari nagusia, eta Leticia Comeron bozeramailea. 20 laguneko zuzendaritza taldea izango da.
Alfonso Alonso EAEko PPren buruak ere hartu du hitza. Iñigo Urkulluk eta Carles Puigdemontek astelehenean egin behar duten bilera hartu du hizpide. Bilera horretan Puigdemontek Urkulluri ez eragitea espero duela esan du, eta alderantziz, nahi lukeela Urkulluk erakustea Puigdemonti "bidea elkarrizketa dela". Dena den, Urkulluk Kataluniako bidearen alde egingo balu, abisu eman du PP hor dagoela "bide txarretik" joatea galarazteko.