Karmelo Barriok PSE-EEren eta Batasunaren arteko bilera hori "Zuzenbide Estatuarentzat albiste tristea" dela adierazi du. Bilera horretan parte hartu zutenek desobedientzia delitua egin zutela uste du PPk. Barrioren hitzetan "politikoki, moralki eta judizialki" gaitzetsi beharreko bilera da ostegunean egin zutena.
Batasunak beste alderdiekin egindako bilerak ere aztertuko dituztela iragarri du PPk.
politika
PPk salaketa jarri du PSEren eta Batasunren aurka joan den osteguneko bilerarengatik
Karmelo Barrio EAEko PPko idazkari nagusia eta Leopoldo Barrena bozeramailea eguerdian joan dira EAEko Auzitegi Nagusira. PPk ordezkariek PSE-EEren eta Batasunaren aurkako salaketa jarri dute joan den ostegunean egindako batzarragatik. Salaketa horretan PSE-EEko Patxi Lopezek eta Rodolfo Aresek eta Batasuneko Arnaldo Otegik, Rufi Etxeberriak eta Olatz Dañobeitiak "deliturik" egin zuten ala ez aztertzeko eskatu dio PPk EAEko Auzitegi Gorenari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu