Politika

PPk uda bukatu aurretik sartuko du galdeketarako legearen kontrako helegitea

Espainiako Kongresuko 50 diputaturen sinadura beharko du Auzitegi Konstituzionalera jotzeko. Mariano Raxoi PPko presidenteak jakinarazi du gaur neurria, Gasteizen, eta EAEko Estatutua aldatu beharrik ez dagoela adierazi du.

2008ko uztailaren 3a
16:59
Entzun
Mariano Raxoi PPko presidenteak gaur Gasteizen zehaztu du bere alderdiak uda bukatu aurretik sartuko duela Eusko Legebiltzarrak lehengo ostiralean onartu zuen galdeketarako legearen kontrako helegitea Espainiako Auzitegi Konstituzionalean. Horretarako, gutxienez Kongresuko 50 diputaturen sinadura beharko du -PPk 154 legebiltzarkide ditu Madrilen-.

Espainiako Gobernuak ere badu helegitea sartzeko asmoa, esan izan duen bezala. Legeak EAEko aldizkari ofizialean irten ondoren joko du auzitegira, eta une horretan bertan legea geratu egingo da behin-behinean. Hiru hilabeteko epea izango dute parte sartzeko, eta Auzitegi Konstituzionalak, berriz, bostekoa erabakia hartzeko.

Eusko Legebiltzarraren legearen arabera, urriaren 25ean egingo litzateke galdeketa, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Batetik, indarkeriaren bukaera elkarrizketatuaz galdetuko lukete eta, bestetik, alderdi politikoen balizko akordioaz, 2010ean erreferendum "erabakigarria eta loteslea" egiteko.

Raxoik EAEko Estatutua defenditu du gaur, eta aldatu beharrik ez dagoela aldarrikatu du. Agerraldian ondoan izan du EAEko PPko presidentegai Antonio Basagoiti.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.