Espainiako Gobernuak, UPDk eta Covite elkarteak ez dute batere gustuko Eusko Jaurlaritzak estatu indarkeriaren biktimentzat landu duen dekretua. Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak uste du dekretu hori PSE-EEren «kanpainaurrearen gidoiaren» zati bat dela eta sozialistak PPrekiko «distantzia» jartzen saiatzen ari direla. Barne ministroak esan du Espainiako Gobernuak oso argi duela zeintzuk diren «terrorismoaren biktimak», eta horiek ETA, GAL eta BVErenak baino ez direla argitu du.
Alfonso Alonso PPk kongresuan duen eledunak, berriz, dekretua atzera botatzeko eskatu dio Patxi Lopez lehendakariari, «biktima guztiak parekatzeko arriskua» dagoela iritzita.
Bestalde, UPDko buru Rosa Diezen aburuz, «lotsagarria» eta «errespetu falta izugarria» da Jaurlaritzaren dekretua, eta ETAren biktimentzat eta herritarrentzat «iraingarria» ere bada. Covite elkarteak ere gogor jo du Jaurlaritzaren aurka. Dekretuak «zorroztasun juridiko eskasa» duela eta haren bidez «terrorismoaren biktimen odola eta samina leundu» nahi dela salatu du Covitek.
PPk, UPDk eta Covitek dekretua kritikatu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu