PPko Batzorde Eragile Nazionalaren bileran Uribetxebarria kasua hizpide

2012ko irailaren 3a
20:01
Entzun

Josu Uribetxebarria gaixorik den euskal presoaren kasuari buruz Espainiako Gobernuak izandako jokabidea hizpide izan dute gaur PPn, Batzorde Eragile Nazionalaren bileran, eta Mariano Raxoi gobernuburu eta PPko presidenteak berak eman ditu azalpenak, besteak beste.

Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusiak esan duenez, Raxoik Barne Ministerioaren lana defenditu du, eta ziurtatu du gobernuak ez duela ETArekin negoziatu, ezta negoziatuko ere. Halaber, Raxoik argitu nahi izan du PSOEren gobernuaren "herentziarik" ez duela jaso PPrenak.

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak adierazi du Uribetxebarriaren kasuan legea bete dutela.

Jaime Mayor Oreja PPko europarlamentarioa izan da gobernuaren jokabideari kritikarik handienetakoa egin diona. Gaurko bileran esan du ulertzen duela exekutiboaren jarrera, baina beste erabakiren bat ere har zezakeela.

Antonio Basagoiti EAEko PPko buruak afera bukatzeko eskatu du.

Ostegun gauean Uribetxebarria baldintzapean aske uztea erabaki zuen Jose Luis Castro Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. Fiskalak ostegunera arte helegitea sartzeko aukera du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.