Gizartea

PPko senatari baten emaztearen gorpua agertu da Bilboko hotel batean

Gurtel auziko sumarioan agertzen zen hildakoa.

2015eko urtarrilaren 21a
09:29
Entzun

Bilbokoa zen jaiotzez Maria del Mar Rodriguez, nahiz eta azken urteetan Madrilen bizi izan den. PPk Espainiako Senatuan duen eledun Tomas Burgosen emaztea zen, eta atzo eguerdian aurkitu zuten Bilboko hotel batean. Auzitegiko medikuek datozen orduetan aztertuko dute gorpua, heriotzaren arrazoiak argitzeko.

Joan den uztailean jakin zen Gurtel auzian auzipetuta zegoela Rodriguez, PPrekin loturak zituzten beste 44 lagunekin batera. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.