Aldaketa handiegirik ez dute izan Bizkaiko emaitzek. PPk galdutako eserlekua PSE-EEk hartuko duela da 2000. urtearekiko dagoen alde bakarra, diputatu banaketari dagokionez. EAJk nagusitasuna mantendu du eta Espainiako Gorteetan egongo diren bederatzi diputatu bizkaitarretatik lau jeltzaleak izango dira, aurreko legegintzaldian bezala. PSE-EEk, eserleku bat irabazita, hiru ordezkari izango ditu Madrilen. PSE-EEren aulki berri hori PPk galdu du; 2000. urtean hiru diputatu eskuratu zituen eta orain, bi izango ditu. Ezker Batuak, espero zuenaren aurka, ez du ordezkaririk lortu Bizkaian, ez eta EAk zein Aralar-Zutik koalizioak ere.
Bestetik, bizkaitarrek hauteskundeetan izan duten parte hartzea asko handitu da, abstentzioa hamar puntu jaitsi da. Era berean, boto baliogabeak nabarmen gehitu dira, Bergarako Ekimenak autodeterminazioaren alde eskatutako boto baliogabe zenbatzen baita. Hala, duela lau urte baino ia 40.000 botu baliogabe gehiago izan dira aurten.Botu kopuruei dagokienez, PP eta EA izan dira duela lau urte baino boto gutxiago jaso dituzten alderdi bakarrak. Espero zitekeenez, PP izan da galtzaile nagusia ia 50.000 boto galduta. Horrek PSE-EEri eserlekua eman dion arren, PPren bozka guztiak ez ditu PSE-EEk jaso. Hala ere, 35.000 boto gehiago lortu ditu PSE-EEk. EAJk eta EB-IUk ere, nabarmen gehitu dute boto kopurua.
BIZKAIA
PPren aulki bat, PSE-EErentzat
EAJk lau diputatuak mantendu ditu, PSE-EEk hiru lortu ditu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu