EUSKO LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEAK. ARABA. EMAITZAK
PPren bizkar irabazi duPSE-EEk Gasteizen
Arabako Diputazioaren eta Gasteizko Udalaren kudeaketak ez dio lagundu PPri. Araban ia 19.000 boto galdu ditu. Boto horietako gehienak PSE-EErentzat izan dira, eta bigarren indar politikoa izateko 700 boto bakarrik falta izan zaizkio. Gainera, Gasteizen irabazi egin du, %28,7ko batez bestekoarekin. EAJ-EAk boto galera handia izan du, baina nagusitasunari eustea lortu du, PPren galera aprobetxatuta. Legez kanpo utzitako indar politikoek EHAKren alde eginiko apustuak emaitza onak ekarri dizkie, eta herrialdeko laugarren indar politiko gisara geratu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu