EUSKAL HERRIA

PPren egoitzen eta presoen senideen kontrako erasoak kritikatu ditu Donostiako Udalak

Bilduk, PSE-EEk eta EAJk adostuta, “giza eskubide guztiak pertsona guztientzat” aldarrikatu ditu Bozeramaileen Batzordeak. PP abstenitu egin da.

2013ko abenduaren 5a
15:31
Entzun

Donostiako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak kritikatu egin ditu PPren egoitzen eta zenbait espetxe atarietan euskal presoen senideen kontra izandako erasoak. Bildu, PSE-EE eta EAJ ados jarrita, eta PPren abstentzioarekin, adierazpen bat onartu du batzordeak.

"Donostiako Udaleko Bozeramaile Batzordeak Giza Eskubideen urraketa suposatzen duten gertakizun horien aurrean bere kontrako jarrera argia adierazten du eta era berean adierazten du indarkeria adierazpen horiek erabat zentzu gabekoak direla gaur egun Euskal Herriak bizi duen egoera kontuan hartuz", esan dute adierazpenean.

Halaber, "giza eskubide guztien aldeko apustua eta errespetua ezinbestekoa" dela adierazi dute, eta giza eskubideak "pertsona guztientzat" aldarrikatu dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.