Espainiako Auzitegi Gorenak 56 presoren zigorrari buruzko epaia erabakitzen duen egun bererako, datorren astearterako, mobilizazorako deia egin du Sortuk espetxe politikak salatzeko.
Alderdiak PPri leporatu dio espetxe politikak erabiltzea bake prozesua oztopatzeko. Horiek hala, eta Espetxe politika kriminalari stop. Presoak etxera lelopean, elkarretaratzeetara deitu dute herri guztietan.
"Bakea ez da egiazkoa izango preso politiko bakar bat geratzen den bitartean", ohartarazi du Pernando Barrenak, eta nabarmendu du PPren espetxe politikei aurre egitea dela bakea eraikitzeko bidea.