PPren gobernua aztertzen ari da autobide guztietan bidesaria jartzeko aukera

Erredakzioa
2012ko maiatzaren 3a
00:00
Entzun
Orain arte ordaindu gabe ibil zitekeen autobideetan ere bidesaria jartzeko plan bat aztertzen ari da Espainiako Gobernua. Onartuz gero, kamioiei ez beste erabiltzaileei kobratuko liekete autobideak erabiltzeagatik, eta bideak mantentzeko erabiliko lirateke diru sarrerak. Abiadura handiko errepideen kudeatzaileek 4.000 milioi euroko zorra dute Espainian, eta zorrari aurre egin ezinik geldituko diren beldur da gobernua. Gobernuak ez du argitu zein bidetan jarriko liratekeen bidesariak.

Bestalde, 1996tik errepideetan egindako gastuari buruzko kanpaina bat hasi du Gipuzkoako Diputazioak. 2.500 milioi euro gastatu direla azaldu du, eta horiek ordaintzeko «finantzaketa sistema bat» sortu beharko dela adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.