PPk pertsona talde bat aukeratu zuen hauteskunde kanpainan irudi gisara zabaltzeko. %51 baino gehiago gara euskal herritarrak eta espainiarrak sentitzen garenak, dio PPren leloak.
Irudian ageri direnek, ordea, gutxi dute euskal herritar eta espainiar izatetik, irudiaren beraren jatorriari erreparatuz gero. Stockphoto izeneko irudi hornitzaile batetik eskuratu baitu argazkia PPk. Amerikako Estatu Batuetako enpresa bat da Stockphoto. Kolorea kendu dio jatorriko argazkiari, eta bere leloa txertatu.