Politika

PPren Jaurlaritzarako lehendakarigaia ez ezik, San Gil EAEko PPren hurrengo presidentea izango da

EAEko PPk Maria San Gil aukeratu du hurrengo hauteskundeetan Eusko Jaurlaritzako lehendakarigai izateko. Baina, horrez gain, beste kargu bat ere hartuko duela jakinarazi du gaur Carlos Iturgaitz EAEko PPko presidenteak: zehazki, alderdiaren hurrengo kongresuak berak kargua utziko duela eta San Gilek hartuko duela lekukoa jakinarazi du.

2004ko ekainaren 25a
10:21
Entzun
EAE Euskal Autonomi Erkidegoko PPren baitan dezenteko tira-birak izan dituzte azkenaldian Jaurlaritzako lehendakarigaiaren aukeraketa dela eta. Sektore batek Loyola Palacio Europako komisarioa nahi zuen kargu horretarako; beste batzuek, aldiz, Carmelo Barrio Arabako PPko buruzagiaren hautagaitza bultzatu dute.

Nolanahi ere, atzo jakin zen tentsio horiek baretzeko saioan "kontsentsuaren bidea" hartu duela EAEko PPk, eta Maria San Gil, egun Gipuzkoako PPko presidentea dena, aukeratu dutela lehendakaritzarako hautagai izateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.