PPrentzat 'zentzugabekeria hutsa', eta EAJrentzat, Bilduren 'nagusikeriaren' seinale

2013ko uztailaren 15a
18:57
Entzun

Gipuzkoako Batzar Nagusietako bozeramaile Juan Carlos Canok gogor gaitzetsi du Foru Aldundiak Igeldoren desanexioaren gainean abiarazi duen prozesua. Canoren esanetan, “zentzugabekeria galanta da garai hauetan auzoen desanexioak proposatzea”.

“Kontraesan galanta da, XXI. mendean, errekurtso ekonomikoak optimizatu eta errentagarri egin behar direnean, udaletxe ezberdinen medioak partekatu behar direnean, Bilduk 180.000 biztanle dituen hiriko auzo baten desanexioa bultzatzea, horrek dakarren kostuarekin”, gaineratu du.

PPko bozeramaileak Donostiako alkate Juan Karlos Izagirreren gainean ere hitz gogorrak esan ditu: “Honekin, garbi erakutsi du lortutako kargua oharkabeko akats historikoa dela, eta Igeldoko alkatetza lortzeko aurreko urratsa”.

EAJri ere ez zaio asko gustatu Gipuzkoako Diputazioaren erabakia, eta horren "nagusikeria" eta "aldebakartasuna" kritikatu ditu, "Donostiako biztanleen %16ri eragiten dion zerbaiten inguruan erabakiak hartu nahi dituelako, udaleko osoko bilkura albo batera utziz". EAJren Donostiako taldeko Eneko Goiaren ustez, "sarkastikoa" da prentsa ohar baten bidez "egon ez dagoen neutraltasuna", eta errealitatean Bilduren "estrategiaren parte izanik, erabakiak Donostiako osoko bilkuraren nahiari jaramonik egin gabe hartzea" dela uste du. Horregatik, Juan Karlos Izagirre alkateari azalpenak eskatuko dizkio EAJk.

Donostiako Udaleko EAJren taldeak aitortu duenez, "ezin sinistuta" eta "erabateko desadostasunean" dago. "Aldebakartasunez hartu dute erabakia, Donostiako herritarren nahia arbuiatuz osoko bilkuran dituzten ordezkarien bidez, eta erabaki horrek Donostia guztiari eragiten dio", esan du Goiak. Haren ustez, Bilduk badaki ez duela gehiengorik Udaleko osoko bilkuran, eta horregatik uste du "prozedura onartezina dela"; gaineratu duenez, "etengabe errepikatzen prozedura onartezina" da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.