Espainiako martxoko hauteskundeak

PPri gehiengoa kentzeko PSOE eta IUrekin bat egin beharra dagoela azpimarratu dute EAk eta ERCk

Eusko Alkartasunak eta Kataluniako ERCk bilera egin dute gaur Espainiako martxoko hauteskundeen aurrean izango dituzten helburu komunak finkatzeko. PPri gehiengoa kentzeko Espainiako alderdi ezkertiarrekin, PSOE eta IUrekin, bat egin beharra dagoela azpimarratu dute eta horretarako jarrera aldaketa eman behar dela PSOEren baitan. Kataluniako akordioak "estatu mailan ere aldaketak" ekarriko dituela adierazi du Erraztik. Ezker abertzaleari berriz, "jarrera aldatzeko" eta Euskal Herriaren "aniztasuna errespetatzeko" eskatu dio.

2004ko urtarrilaren 10a
16:13
Entzun
Helburuen artean azpimarratu dutena PPri gehiengoa kentzeko Espainiako alderdi ezkertiarrekin, PSOE eta IUrekin, bat egin beharra dagoela eta horretarako jarrera aldaketa eman behar dela PSOEren baitan. Katalunian gertaturiko eredugarria dela esan du Begoña Erraztik, azken 23 urteetan boterea eskuinaren esku egon eta gero aldaketa etorri delako. Estatu mailan ere aldaketak ekarriko ditu Kataluniako akordioak, Erraztiren esanetan.

"Estatu mailan ondorioak izango dira gure ustez, marko juridiko berri batera joango garela nazionalitate ezberdinetatik. Katalunian ERCk ahalbidetzen du hori eta gure herrian guk egin dugun proposamenak, Gasteizko Gobernuak eta Parlamentuan egingo dugun eztabaidak ahalbidetuko du".

Ezker abertzaleak zerrenda bateratua aurkezteko egindako proposamenari dagokionez, Erraztik esan du lehen-lehenik Batasunak jarreraz aldatu beharra daukala, eta abertzaleen artean batasuna lortzeko ezinbestekoa dela Euskal Herriaren aniztasuna errespetatzea.

"Giza eskubideen inguruko konpromisoa"

Rafa Larreina EAko Antolakuntza idazkariak adierazi duenez, "giza eskubideen inguruko konpromisoa" eskatutzen diote Batasunari. “Giza eskubideen edozein urraketaren aurrean, izan mehatxua, molotov koktela edo hilketa, hori onartezina dela esateko gaitasuna izatea eskatzen diogu, konpromiso argia egon behar du, inork dudarik izan ez dezan, hori egiteko prest daudela eta idatziz”., nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.