Politika

PPrik gabeko alderdien mahaiak ez duela gatazka konpontzeko balio iritzi dio Buenek

Miguel Buen Gipuzkoako PSEren idazkari nagusiaren arabera, PPk parte hartuko ez lukeen alderdien mahai batek ez du balio gatazka konpontzeko. PPk herritar askoren babesa duela nabarmendu du, eta ezin dela sektore hori konponbidetik kanpora utzi. Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan egin ditu adierazpen horiek Buenek.

2005eko uztailaren 1a
12:29
Entzun
"PPk mahaian egon beharko luke. Hala ez bada mahai herrena litzateke, eta ez luke balioko gatazka konpontzeko, beste gauza batzuetarako balioko luke", adierazi du Buenek. PPrik gabeko mahaiak "nazionalismo instituzionala, nazionalismo erradikala eta sozialismoa" ordezkatuko lituzkeela esan du, baina hori ez dela nahikoa,herritar askoren babesa duen "sentsibilitate politikoa" kanpora utziko lukeelako.

Nolanahi ere, indarkeria arbuiatzen duen guztiarekin hitzegiteko, eta "oinarri sendo eta serioen gainean hitzarmenak" egiteko prest dagoela PSE azpimarratu du. Ildo horretatik, mahaia sortzeko indarkeriarik gabeko egoera behar dela esanez Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariak egindako adierazpenak "urrats garrantzitsua" direla iritzi dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.