Prebentzio eta babes neurriak EAEn

2011ko abenduaren 27a
00:00
Entzun
Autobabesa. Beren burua babesteko teknikak ematen dizkiete andreei, liburuxka eta bideo bidez.

Bortxa telefonoa. Emakumea zuzenean jartzen da harremanetan larrialdi zerbitzuekin, erreferentziazko polizia etxearekin edo laguntza psikologikoarekin.

Jarraipena, telefonoz. Biktimari deitzen diote, zelan dagoen eta aldaketarik gertatu den galdetzeko.

Kontrazaintza edo bizkartzainak. Emakumeei jartzen zaie eskolta, nahiz eta erasotzaileren batekin ere kontrazaintza lanak egin izan diren.

Urruntze agindua. Epaitegiak ezartzen du agindua, baita aldentzea betetzen dela kontrolatzeko gailuen —eskumuturrekoak, GPSak...— erabilera ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.