ERREAKZIOAK

Prebentzio neurriak areagotzeko eskatu du EH Bilduk

2015eko urriaren 5a
15:54
Entzun

EH Bilduk Erandioko hilketa salatu, eta "gizartean txertatua dagoen drama honekin berehala amaitzeko neurri irmo eta eraginkorrak hartzeko" deia egin du: "Argi dago hartzen diren neurriak  ez daudela egoerak eskatzen duen mailan. Instituzio publikoetatik, batez ere, indarkeriaren prebentzioan egin behar da bereziki ahalegina neska-mutilak, emakumeak eta gizonak, askatasunean heziko duen hezkuntza sustatu behar da. Ardura berezia du administrazioak, eta agerikoa hartzen diren neurrien eraginkortasuna ez dela izan beharko litzatekeena".

PSE-EEko Berdintasun idazkari Pilar Riosek haserrea azaldu du: "Ez da nahikoa gaitzespen adierazpenak egitea. Harago joan behar da, lehentasunezko gaitzat jo behar da hau". Genero indarkeriaren aurka "akordio politiko, sozial eta instituzional bat" lortzearen beharra nabarmendu du.

Irabazik, berriz, hilketa gaitzetsi, eta dei egin du horretarako deitzen diren elkarretaratze guztietara joatera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.