Prebentzioa eta heziketa, drogen eta jokoen menpe daudenei laguntzeko
Eusko Legebiltzarreko Kontsumo eta Osasun Batzordeak baiezkoa eman dio 2015era arteko Mendekotasun Planari. Drogazaleei eta jokozaleei laguntzea da haien helburua. Hiru alorretan lan egiteko eskatu dio parlamentuak Eusko Jaurlaritzari: prebentzioan, heziketan eta ikerketan. Batzordeari funtsezkoa iruditzen zaio prebentzio programak eta kanpainak indartzea. Gazteak erakartze aldera, sare sozialen bidez ere kanpainak egitea proposatu dute, eta ezinbestekotzat jo dute ikastetxeetan ere lan egitea. Ikerketaren garrantzia ere azpimarratu dute. Mendekotasuna duten pertsonak gizarterako saioak abian jartzeko ere eskatu dute. Ohartarazi dute krisiak mendekotasunera eraman ditzakeela hainbat pertsona.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu