Prefetak egoki deritzo Baionako portutik amonio nitratoa garraiatzeari

Erredakzioa
Baiona
2011ko urriaren 27a
00:00
Entzun
Pirinio Atlantikoetako prefetak ez du segurtasun arazorik ikusten Biarnoko Yara enpresak aurkeztu duen xedean. Yarak amonio nitratoa garraiatu nahi du Baionako portua baliatuz, modu horretan Lacq-en duen lantegiraino eramateko. Baiona, Angelu eta Bokaleko auzapezek, Tarnozekoarekin batera (Landak, Frantzia), gaitzespen zorrotza adierazi diote enpresaren xedeari. Auzapezen iritziz, amonio nitratoa biziki arriskutsua da, eta hirigintza biziki hedaturik dagoen gunean pasarazteak herritar anitzen bizia arriskuan ezartzea ekar dezake.Prefetaren iritziz, ordea, ez dago segurtasun arazorik. Prefetaren oniritzia jasota, Akitaniako Kontseiluak hartu beharko du erabakia orain, hura baita Baionako portuaren jabea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.